telegrama bat jaso dut goizaldean

hegoaize lehertua zen bailaran

paradisua iadanik neurea dela baieztatzen

nola ikus nezake orain nere burua

atariko haginpean etzanda

Bosforoko hegi oparoaz oroitzen

27ko udan ene eskola lagunak

San Sebastian edo Biarritzetik bidalitako

muxika usaineko postalak

behin eta berriz —kaleak arrain solugarriz—

eguzkia erabat ihartu arte ahoratzen

udazkenez teilak urratuz

iragaiten diren einaren partantza

ninietan zoriontasunez gordetzen

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus