Ona besterik nahi ez badun

orain egon hadi, negar egin orain.

Lurraren erdiditik mindu,

itsutzen hau eguzkiak,

ez jakin arren mehatxaturik hago,

 

odol ibaia izango dun etziko

kalea, barrenak itorik;

izan haizena uraren azalean

pilpil joango dun,

tripazbehera, zurimorea hazten,

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus