Eguerdiarekin bat eginda,

zarpail zakarretan josita

eskalea gerturatzen zihoan herrira,

sasiei lurra harrapatu nahi zien

atso basatiak,

bekoizkeriaz begiratu zionean.

 

Arratsaldean eskalea iheska

ikusi zuten, presaka,

bere aho zartatura ezer

eramateke;

herri hartako harriak

madarikatzen zituen,

ondratuetaz leporaino,

ezta ogi puskarik ere hobiragabeei!

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus