gizantzeko

 

lurrazpian, sehaskan, joku sublimenetan,

eguzki galdatan, itxituretan, upategin,

bertutez, gorrotoz, ezer ez da gizakientzat

ez bada. Seinalak, antzezleku mutuak, normalak

gaiztoak e.a., beti berdin, bizar, burusoil,

titiak, gizantzeko abere, gizadiaren jainko

eta marzianoak, oi! ez, ez, denetatik dago

zabaleran, baina hau ez ote da broma?

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus