Barandilan eseririk zegoen

langabe zapuztua

izterrak zintzilik

ze pasiatze nazkantea!

 

ez dakit noiz hasi garen

 

atzeraka martxan

barandila eta biok

agian ur aldakorretatik

bista ken ezinean zeharo

 

koxkak aise gainditzen ditugu

sareak bi bider

alferrik haizearen kontra

ezinak egin,

aurpegia bueltatu behar,

iragana har eta utzi,

ukalondoan ez da amaitzen

ibaia, gizakumeen musu-

ezin-eman, gorrotagarriak

 

eusten zion zubiaren

konortea galtzen zuen

bere onenetatik atera

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus