maiz ur inozoak

 

urek ahaztu dituzte jadanik

beroien aurrean jeiki zen zubia,

hainbat joputasunera

belaunikatzen zirenak,

ahaztu ur geldien gardena;

urdin gorien zehar doaz

kaioen hegalots astuna

bakarrik entzuten dute urek

 

igarri dute olatuen garbitasuna

eta beroien emaitza

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus