egubideak

 

Aintza, agertu ez zen

zurrumurruari,

bai bait zen

bere buruaren iturri,

hasiera baino lehen.

 

Ospe, bereak ursoro guztiak,

bere erresumetan gertatzen dena

olatuen artean nahasten diren

prixtada mardulak;

galkorra bere apainketarako.

 

Bere eta ororen aurrean

inongo harridurarik gabe,

denborak ere inguratzen ote

du horrelako emaririk!?

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus