Behin batean
zimaurrak sugarretan
hasten diren gisa,
su hartu omen zuten,
kronistek diotenez,
paregabekoak ziren eta
izan zitezkeen guztiak.
Handik irten omen zen
bakoitzaren itzala,
baita ere
izaki eta itzalen
maitale guda amaiezina
© Jon Arano