nola ikusten duzun goizean...! hau poza

entsaiatzean!

ez zinateke aldatuko inorgatik,

 

gerrikoa estutuko dut

korneta hartu,

garbi eta latz

 

bat egingo naiz bidearekin

bestorduan hondoak jota txalupak

egoten ziren lekura abiatzeko,

adieraztera

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus