ZERRIAK ETA GIZONAK

 

                  I

Gure bide berberean goardia batzuek

        zerriak daramatzate.

Zerriak goardien bizkarrean kargatuak,

        gizonak, kateez arrastatuak.

Askatasuna galtzen duenean gizonak

        zerriak baino guttiago balio du.

 

                  II

Gizonen zorigaitzak hainbeste direneko

        mundu honetan,

Askatasuna galtzea da denik eta txarrena.

Orduan ez dago ezer esateko eskubiderik,

        keinu egiteko ere ez.

Zaldi edo ¡i ahantzia izatea

        besterik ez dago.

 

 

© Ho Chi Minh
© itzulpenarena: Iñaki Aramaio


www.susa-literatura.eus