zer ari zara bilatzen
zer bilatzen
egi librea akaso
edo gerri perfektoaren insinuazioa?
gaitezen biluts
aidean larrua
pikutara dena.
erlojuak ez du txistu egiten
gasolinak ez du azukrerik
bizi bizian sendatzen gara
bilatuz gero
gelditu gabe
aurkitzearen atzetik...
eta ez da egirik perfektoan
ez bilutsik zeruan.
hartua zegok kuidadoa lehendik.
© Gorka Setien