Hemen
mila aldiz gogoratzen naiz
eta hamar mila aldiz entzun
miloika segunduak ez direla debalde pasatzen
baina erraza da kristaletako tantoekin
denbora luzez liluratzea.
galtzen den guztia eta ikasitakoa izango ote
zauri bat irrifarrean
harrikada sentimendura,
atzoko aztarnen hondartzan.
gelditzen den luma arin hura...
gogoratzen naiz, gordeak dauzkat miloika segunduak
HEMEN
© Gorka Setien