Sorginak izanen balira
oraintxe hartuko nuke eskobatxo bat
metraileta gisa eta Ajuria Enea guztietara
hegaz joanen nintzateke...
Plis, plas kaskahezurrean ederto jo ere.
...Eta, batzu besterik ez direnei esanen nieke ene erratz
gainetik, bertze planetetara joateko gezur gosez daudenak
mazkatzera. Hemen dagoeneko asetuta lehertzeko zorian gaudela
eta...
Hitzaren teknika bost urtez errax ikasten da, eta hain
zail gertatzen gero, esatea, dena gezurraren zapietatik
datorren lamada bat besterik ez dela.
Hori, egun sinisteraztea...
Gezurra; hitz politez jantzita dagoen
drogarik arriskutsuena bait da.
© Gema Lasarte