Tristuraren inbentarioa

 

Hiru katilukada ernegu esne

zenbait ontzikada tristura hauts

ahanztura gramo bi

merkromina flasko txiki bat

maixuak emandako lehen aurpegikoa

amaren hasperenik tristeena

kafesnearen zapore gaixotia

Hormako paper zikinean imaginaturiko neska bakartia

Aldizkarietako propagandatan maitatutako neska liraina

Santa Luciaren faktura ezin horiagoak

Bi dezibeliotako zotinak

Arratsalde euritsuen lepo imaginarioa

Eskaparatetako barrikadetan ezkuturiko armada garaitezinak

komuneko masturbaldi eroak

Mendilerro zerrendak eta hibaien garrantzia

Zabortegiko panpina elbarrituak

Portuan bustiriko galtzerdi zulatuak

Pelikula ez toleradak

Euki ez nuen telebista

Jose Beni, Padrinoa, ito egin direnak

Biodraminaren eragin biodramintsua

Cesar Vallejoren poemak

Burdinezko tristura uhertuak

Tristura bera.

 

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus