Beti uste izan duzue

tristurak biolinez jotzen duela.

Baina, nireak, galdu egin ditu partiturak;

ez daki ezer jotzen

eta ixiltasunak,

zulatu egin dizkit belarriak

nola hautsien egarri hutsez.

Mutua da nire tristura

poltsikoan zulo bat hazten

zaionaren antzezkoa,

ia, ia, igande arratsaldekoa.

 

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus