maskuilo

egosi bat

hiri maindire aldatu

berriaren zeruaz

nagusitzen da

maitasun-doministikumeek

zintzurmihia lurruntzen

dutenean zalapartaka.

.rolocinhcet atsap-nigah

kafe-erne

azukre gehiegi

argiaren eptagrama

zurian dago

eta jantziak

bero-osmosiaren zain.

tapoia kendu:

dena espiraleka

ihes.

 

 

 

© Iņigo Barandiaran

 


www.susa-literatura.eus