gustatuko

litzaidake zure

flanetan igeri

egitea eta

makina bat aldiz

sabelan narraz

nabilkizula karameloz

xipriztin nazazula,

erditik egingo

ninduke nere goilarak

egospen puntua

ezagutuko balizu

eta

baino-maria

hartzeak elkarri

burbuilak

botatzen dizkiogularik

gorringo raiatuaz

lehortzea

                gustatuko litzaidake,

bai, benetan.

 

 

 

© Iņigo Barandiaran

 


www.susa-literatura.eus