—60—

 

Amodioaren errainu intimoan

debekaturik dago amodioaz hitzegitea;

musu guztien izerdiaz egindako putzuan

gardetasun heze horri erasotzen diogu.

Gau eta egunsenti,

gure begiradak eztiz inprimatzen ditugu

itsas-haizeak aho guztietara zabal ditzan,

gure gorputz ustelduetan heda daitezen

eta

zure hankatartean habia egin dezaten.

 

 

© Josu Landa

 

 

 

 

www.susa-literatura.eus