28
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
eta gure gailurrak umezurtz oraindaino,
gure desioak ez du haserarik
ezta eskeletorik ere,
deusezaren semea akaso
edo lehortutako ihintzaren itzala.
Bienbitartean itzal galduen eskale
suertatzen para biok hementxe,
mundura behatzen ez den zulo honetan,
hire kolkoaren hutsune honetan. |
© Josu Landa