25
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
zure begietan erreflexatzen dela
esango banizu gezurti nintzateke,
zure morroitasunetan
zigarro pare bat erre dituen
mutiko gaixoa besterik ez bait naiz;
zure kopetatik irtetzen bait da
tintaz eta olioz armaturik
itsaso honen haserrea
itzaltzen duen sua. |
© Josu Landa