ez dakit zer den,
igaro diren egunen sua,
gertatzen ari den lainoa,
ez dakit, berdin zaio orain
armario zahar batean
bilatzen aritu naiz
eta nire taupaden marrazkiak ikustean
izututa gorde egin ditut uretan.
...eta ez dakit zer.
agian pinua,
ilgora
ilbehera
agian plastikozko hego haizea.
itsasoa entzuten ari nintzenean
bizkarrezurretik goitik behera paseatzen
ilargi betearen haiztoa bezala
begi kristaletan irudia.
baina ez dakit zer den...
agian haren pozoia odolean.
© Eneko Olasagasti, Maripi Solbes, Gorka Setien