Eta mendia ez balitz
hiriko kaleekin nahas ezina,
eta zuk ez bazenizkidan eman
eman ez dizkidazun muxuak,
eta nik gauero nere almohada
lerdeaz bustiko ez banu,
eta laban hau
ideak ebakitzeko balitz
eta bost pezetako goxokiak
salduko ez balituzkete,
eta nere droga Pil 43 balitz
eta negua beti berdea
eta zure begia harri bat
eta zure eskuak gruak
eta nik zu
eta zuk ni
eta mundua itsasoa
eta itsasoa mundua
eta
ez
da.
© Eneko Olasagasti, Maripi Solbes, Gorka Setien