agian ezer esatekorik ez dago
arimak mixeria dira
eta zerbait idazteko gogoa bakarrik.
antxeta bat zen,
eguzkiaren eta nere artean
oso urrun
eta ulertzeko arrazoi bat hegaka
bilatu nuenean
hereneguneko oroimenetan itotzea
zitzaidan lekuko bakarrik.
...eta oraingoa ez da poema bat,
ez maitasun ez heriotz,
ezta ere helar iharraren altzoan
lau egunetan
sentitutako hotza eta bakardadea.
agian jadanik ezer ez da.
© Eneko Olasagasti, Maripi Solbes, Gorka Setien