Ezin izan nuen
egun hartatik honaino
lorik egin
eta
ene bi begi hertsietan,
azken irriaren aztarna
ezabatzen doa.
Baldin badakizu
Baldin badaukazu
baldin banauzu
baldin eta motozikleta batek harrapatzen
bazaitu kalean
baldin eta hila agertzen banaiz
baldin eta negarra ixurtzen baduzue
baldin guztiekin
© Eneko Olasagasti, Maripi Solbes, Gorka Setien