Gaur hamaika itsasok
esperantzari bideak hautsi lizkiote
eta heriotza itsasertzeraino hurbildua
neukanean
tren batek
amets hau gordetzen duen kristala
apurtu zuen.
Ez zaitut maitatu nahi
alboko gelatik
pasiloa pasatzeko desioa paper honetan
itotzen dut.
Bihar, itsasoak hamairu
eta esperantzak zazpi
negar egin nahi dut
lauterdiak beti gorrotatuko ditut.
© Eneko Olasagasti, Maripi Solbes, Gorka Setien