bi begi ferekatzen hondoraino
nere bizi beharra
Brel biraka «je vous ai apport des bombons»
galdu gabe bihotz aztarnak
karamelo gozoak
ahoan disolbatzen
beti telefonoaren zain
galdu gabe oroimenetan ditudan zure
bizkar formak
eta usaintzen
haizeak ekartzen dizkidan
perfume bolarak,
ezingo dut egun luzeetan
zure imajina horrela maite,
beti prest puskatzeko ispilu bat
izango dut begi bistan,
eta laztanduz
nahiko nuke
zure ispilua
berrogeitamabi zatitan
apurtu
bakoitza emeki
zure begi ferekuak
isladatzeko.
© Eneko Olasagasti, Maripi Solbes, Gorka Setien