Ez gelditu
hautsi ispiluak
sar irudian
eta asmatu ezmaitasuna.
Pasiatzen bazoaz
keinu, hitz ingurabilean galdurik
oroitu zure aurrean pasatzen den,
burua makurtuz,
gizon horrekin
malko batekin arratsaldea hausten du amaika pusketan,
nik alde batera eta bestera begiratuz
zati bat jasoko dut
eta izeneko hiri honen txoko batean
zurtzat gorde.
gaua ispilu bakartiz beterik dago
batzuk irripartiak
negartiak
zauritu zure irudia
utzi dizdira bat
oroitu
eta al baduzu, ez gelditu
© Eneko Olasagasti, Maripi Solbes, Gorka Setien