hilotz usainarekin amets egin dut berriro,
amalegez ezarritako
bihotz katearekin,
izan ez ziren minutuekin
zenbakien jokuarekin
Moraesen kantuarekin,
agian ezer argituko ez duen
noizpaiteko kafe horrekin.
eta gauzak ez direla horrela naiz konturatu.
geroa lizundu zait
oroimenak gorritu.
aski zitzaidan imajina
leihotik zintzilik
berriro euria noiz sentituko zain.
© Eneko Olasagasti, Maripi Solbes, Gorka Setien