Hitza
ukatu egin didatelako
urkatu dut
aboza,
lana kendu didatelako
burniak
toteldu dira
kolpeka
paseatzen, bistatik aldendu zarelako
markatu ditut
arbola guztiak
zure izenaz
© Eneko Olasagasti, Maripi Solbes, Gorka Setien