zure irudia
aurpegia
orain mineria,
batu nahi izan genuenaren zauria;
eta bizia
ulergaitz egia.
balantzaka
azken ahaleginen
hitz kaxkarrak,
begiratzen zaitudanean
inora iristen ez diren
hots larriak.
eta ez dakit laban bat ala
lore gorriak
eskaintzen dizkidazun,
baina ene denbora,
minutu geldiezinak
odoltzen doaz
zapalkuntza dardarti horren eraginaz.
© Eneko Olasagasti, Maripi Solbes, Gorka Setien