Badakizu
egun bat edo bestetan,
honetaz hitzegin behar nizula,
badakizu
begiak konzentratzen dituzunean
gaztain haizea
urduri
jartzen naizela
ximeleta lotia
kolore urratuak,
grafitozko arrainak
nini azkarrak
zure uhinetan
infinitozko ozeanoan
murgildurik
besterik ez bait dezaket egin
hamua dakusadanean
zintzilik
obni beltz hoietatik,
zure galaxia atrapatu nahiean
ezinik
ahaleginak egiten
saiatuz
zure ertzetako garraztasuna
ninien
xarmankeriarekin
nahasten.
© Eneko Olasagasti, Maripi Solbes, Gorka Setien