Naukazunik
zintudala
eta gehiago
txikle bat bi gorputzen artean
pegatuta dagoen bezala
Hitzik ez dizut sekulan entzun
ene mutu maitea!
ez didazu ferekurik egin
paralatiko kuttuna!
ez duzu ene alu preziosa begiratzen
bihotzeko itsua!
ene amodiozko hitzak alperrik dira
gorra liluragarriarentzat!
ene usaina galdu da maindiretan.
Betikoa
zurea
ene gorpua
hilotza.
© Eneko Olasagasti, Maripi Solbes, Gorka Setien