Alfonbra honen gainean
troubatu zintudan atzo,
tornadiskaren musikaz mozkorturik.
Etzanda, hila
musika mirakuloso horretan,
zure odolaren
esne-gaina.
Zumeak mindu egiten zuen,
zure zilarrezko gorputza
inkrustatzen zen
zure gerrian,
nahi izan nuen
desiratu izan nuen,
musika gelditzea,
begira zeniezadan?
(baina nik) hala ere banekien
gaua bezain hila
zeundela.
© Eneko Olasagasti, Maripi Solbes, Gorka Setien