Hiriak bere minak
lo arazi egiten ditu,
euriak ez du lorik egiten
ezta benetako minak ere,
bere fantasmek ez dute lo hartzen.
hamaika mozkor, ofizinista frustratu bat
hiriko susmoak
poeta negarti
eta beste
bere hotzez, zementu estruktura artean
zabaltzen dira; hiria datza
izkinek isiltasunez ez dakite
© Eneko Olasagasti, Maripi Solbes, Gorka Setien