HONDARTZAN |
Kotoiz bete duten kanpaia
isilik dago, zerua airean,
eta haitzetara etorri diren txorien soinu tresnak
erosten ditugu gure belarri zaharrekin.
Badatoz zauritutako olatuak barkamen eske,
uretako giltzen zarata tristea ateratzen.
Nekazari arraroak dira ontziak.
Ni neu ere marra hartan jaio nintzela pentsatuko nuke
esku hauek ez banitu,
ez balira berriztatuko zureak ukitzen dituztenero.
© Igor Estankona