NORK EZ DU BERRIZ SORRERARA ITZULI NAHI?
Nahiago dut sagarrondoen azpian
argazkiak ateratzen ikus zaitzadan
eta ni limoiondoei sendo helduta
arramatatik margaritak erauzten
Gezurra diote argazkiak betirako direla diotenek
Inoiz saiatu zara argazkiekin ontziak egiten baineran?
beste norabait garamatzaten ontziak egiten?
Harrika apurtutako leihoak osatzen?
Argazkiak koloregabetu eta usteldu egiten dira
hitzak eta promesak bezala edo orain garen hau
Argia itzalita bakarrago gaude orain
Limoiek bonbillak dirudite
edo zerbait haragitsuagoa esnetsuagoa
Euria dakarzu zurekin
Orain ikusi nahi zaitut
argazkiak eta ni arramatatik margaritak erauzten
Euria dakarzu zurekin
hilekoa eta zikloa berresten duten antsiak
Biluzik
berriz birsortzen gaituen guztia maite dugu
© Jon Benito