PORTURA EZ DATOZEN ONTZIAK
Ontziak berandu datozela aipatu digute
eta bigarren aldia da atzeratu dutela
arribatze data
Inork ez du arrazoirik aipatu
baina inor ez da larritu mareak iragan izanagatik
Ontziak berandu datozela aipatu digute
eta hirugarren aldia da atzeratu dutela
arribatze data
Inork ez du arrazoirik aipatu
baina matxura batez hitz egiten dute
uraren dilatazioaz eta
ondoriozko ozeanoen hedapenaz
gasolioa neurrigabe hazi dela eta
haize txarrak datozela
Ontziak berandu datozela aipatu digute
eta zazpigarren aldiz atzeratu dute
arribatze data
Ez dute etxera itzuli nahi
© Jon Benito