ETXERAKO BIDEAN BETI
Atseden hartu zuen
Ibilbidetik aldendu zen apur bat
distantziak neurtzeko
Orain arte jarraitu bidea eta
bihartik aurrerakoa neurtu nahi zituen
Perspektiba galdu gabe
Perspektibarik galdu gabe
Atzoko errepideak ezagutu zituen
ur-emari meheko bidezidorrak
erabaki xumeak
Munduaren eta bizitzaren osotasuna
pertzibitu zuen bertan
fisikarien biribiltasun aparenterik gabe
Inoiz etxera iristen ez denak bezala
© Jon Benito