AKATS KRONOLOGIKOA |
Isidro Benito izan nintekeen
Malatesta batailoian jardun zuena
edo Antonio Aranberri burdinazko gerrikoan lanean
baina zoritxarrez bi belaunaldi beranduago jaiotzea
suertatu zitzaidan
Aitak
Partidu Komunistako tabernatxora eramaten ninduen
oraindik betaurrekoak nituela
Ez dut uste amaren errua denik
baina bi belaunaldi lehenago jaiotzea
gustatuko litzaidake
edo bi hamarkada gutxienez
Horregatik ere lotzen natzaie egungo borrokei
aurrekoekiko zorra kitatzeko
© Jon Benito