POETA IDEAL ZAHARREZ OROITZEN DA

 

 

Largabistarekin ilargia begi lauso bat

iruditu zitzaion poetari

betazaletatik kanporako begia

ogia aldarrikatzen duen ahoa

edo amaitzen den musua

mundu bat beste inongo burmuinetan errotuko ez dena

 

Eta poetak eklipse artifizial bat egin zuen

begirada ukatu zion ilargiari

 

Nekatuta

lurrera bideratu zituen largabistak

burezurrak antzeman zituen lurpean

hildako heroi zaharrenak

 

 

© Jon Benito

 


www.susa-literatura.eus