IHESERAKO BESTE ARRAZOI BATZUK
Esana dute ihes egitea
koldar eta inteligentea dela
aldi berean
Zer egin arroz eskukada batekin
erein edo momentuan sabelak
berdintzeko erabili?
Horra lastozko gizonaren txikitasuna
galdera xeheen gehiegikeria
galdera gordinei erantzun zehatza topatu ezina
inon babes hartu ezina
Hor iheserako arrazoi batzuk
© Jon Benito