LARRIALDI MEZUA
Esan ez etortzeko
Ez etortzeko
inprentako lagunak erori direla
zapatariak erori direla
Ez etortzeko
Alicia atrapatu dutela azken enboskadan
eta Felix ez dela iritsi hitzordura
Haritz ez dela gehiago itzuli
Ez etortzeko
itxaroteko barealdiari
babesteko lagunen etxeetan
Ez etortzeko
itxaroteko barealdiari
atzerriko ontziak ez direla gurean izan
anai-arreben berririk ez dugula
eta makal gabiltzala berrantolaketa lanetan
Ez zaizkigula berri txarrak atsegin
© Jon Benito