GARTZEN-EK LURRA IRAULTZEN ERAKUTSI ZIGUNEKOA

 

Zapatariak zapatak baino beste zerbait egiten du

oinaldeak astindu

ez du dantzan egiten

aurrera egiten du

hazi berriak ereiten

 

Zapatariak injustiziaren mugak erakusten ditu

bakea non hasten den

Zapatariak oinarritik eraikitzen du etxea

ur gazia edo agorraldia datorrenerako

 

Zapatariak mundu berriak errebelatzen ditu

langileen zapata zoletan

izarrak gerturatzen ditu

eta indar ahulak biltzen bide luzerako

 

 

© Jon Benito

 


www.susa-literatura.eus