DESTAINA
Nola adierazi ez dakizuna
eta dakizuna ezin esan
horregatik zauritzen zaitu egonak
horregatik baliogabetu zaizkizu ahoan
egia eta fideltasuna
izan zenituen
geografia aztertzeko mapak eta
distantzian sentitzeko betaurrekoak
udazkena aurreratu ahala
baina ez zaitez arduratu azala berritu bazaigu
hau bakardadearen eboluzioa da
ez beste ezer
© Jon Benito