MIHIAREN AZPIKO TRIKUAK
ETA AITORPEN PROBISIONALAK
Klarionaz hitz eroak idaztea falta zaigu
baldin eta aitorpen probisionalak maite badituzu
Bular biluziak erakustea falta zaigu
mihiaren azpiko trikuak
ezin askatu ahal dituzun ukabilak
Lur hezeetako kondaira agorrak berridaztea
oroitzen gara existitzen gara
Ezin ahoska ditzakezun totelak begietan
margotzea falta zaigu
Egia zati bat falta zaigu
kontu txiki bat bide zaharrei ekiteko
totel bat aitorpen probisionalak
itsas azalera erakarriko gaituen zerbait
ubideetara berbideratuko gaituena
eta elkarren besoetara bilduko
Botila erdi beteak bagenitu mezuak bidaltzeko...
baina agian telefono kabinak ere okupatuta daude
oraindik
© Jon Benito