AZKEN GLAZIAZIOKO SOBERAKINAK
Azken glaziazioko soberakinekin jolasten ari zara
Bide ertzetako hondarra jaso
eta datorren negurako zapatak egin dizkizut
haizeak olatuak sortu arte iraungo dutenak
Argazkiei izotza hazten zaie ertzetan
Hotza jainkoek egina balitz bezala
sartzen zaigu hezurretaraino
Egunak etorri bezala doaz
azala erortzen zaigun arren udazken amaieran
Orain eguzkiaren alboan ezagutu duzu zerua
elurrezko bolak eta gezurrak jaurtitzen dituzu
musuak bailiran
Zauri txikiak nire argizarizko begientzat
© Jon Benito