LO AURREKO ZALANTZA

 

Jakin nahi nuke

zerk aztoratzen zaituen igande goizetan

zaldiak margotzen dituzunean betazaletan

 

Jakin behar nuke

ilunabarretan erditzen diren panpinak saihesteko

eta iragandako neguak berpizteko

orduko bakardadeekin

 

Jakin nahi nuke

noren zain zauden beste egunetan

zure begietako zuriarekin

zein soineko egiten duten

 

non amaitzen diren ametsak

eta norekin konpartitzen dituzun

ukabilekin egin korapiloak

astelehen goizetan

 

 

© Jon Benito

 


www.susa-literatura.eus