OSATZE ARIKETA

 

Naizenari goroldioa hazi zaio

erreka bazterrean zorrozten den harria ni

 

Izozten zaren aintzira zu

zerua beste dimentsio batean

 

Eta denbora

amaitzen ez den sekretu hori

 

 

© Jon Benito

 


www.susa-literatura.eus