KONPROMEZURAKO ESKAINTZA ETA BIDAIARAKO PROPOSAMENA

 

Laranja bat oparitzen badizut

laranja bat baino gehiago eman nahi dizut

bizi garratz bat

hazi berriak

 

Laranja bat oparitzen badizut

ez dizut ilargia eman nahi

ez geometriarik ez perfekzio iragangaitzik

 

Laranja bat oparitzen badizut

lore ihartuak ordezkatu nahi ditut

 

errekan urik ez datorren seinale

 

 

© Jon Benito

 


www.susa-literatura.eus