Egun da Santi Mamina

Benetan egun samina

Goiko zeruan gorde dezala

Luzaro neure arima.

 

Esanen dizut egia

Hau ezta usategia

Erroi artean izan nintzaden

Benetan ausartegia.

 

Itsas aldean izarra

Hari begira lizarra

Euskera salbo ikusi arte

Eztut kenduko bizarra.

 

Kantatu zuen oilarrak

Argitzen dira belarrak

Agera gure martiriari

Moztu zizkaten bularrak.

 

Bularrak moztu zizkaten eta

Euskalerriak diotsa

Solomo luze dultzerik gabe

Eman zaidazu bihotza.

 

Eman zaidazu bihotza eta

Ken berriz nahigabeak

Esan noiz garen izanen gure

Etorkizunen jabeak.

  

© Gabriel Aresti

 


www.susa-literatura.eus